IKT sektorea trantsizio ekologikoaren bideratzaile handienetako bat da, baina baita baliabideen eta energiaren kontsumitzaile gero eta handiagoa ere. Digitalizazioak ingurumenean duen eraginaren aurrean – gailuen ekoizpenetik hondakin elektronikoen kudeaketaraino –, teknologia jasangarritasunetik birpentsatzeko beharra sortzen da.
Jardunaldiaren ardatza Green IT izango da: ekonomia zirkularra, efizientzia energetikoa eta teknologiako ekodiseinua integratzen dituen ikuspegia. Ingurumen aztarna nola murriztu aztertuko dugu, berrikuntzari eta lehiakortasunari uko egin gabe.
Esperientzia zehatzak eta IKTen erabilera arduratsu baterantz aurrera egiteko tresnak partekatuko ditugu:
- Arrakasta kasuak gailu informatikoak berrerabiltzean eta birziklatzean.
- Datu-zentroen eta cloud zerbitzuen energia-eraginkortasuna hobetzeko estrategiak.
- Negozio eredu digitaletan ESG irizpideak (ingurumenekoak, sozialak eta gobernantzakoak) txertatzeko calveak.
Jasangarritasunean, teknologian eta ingurumen politiketan adituak diren ahotsak izango ditugu. Klima konpromisoa enpresa, administrazio eta herritarrentzako balio bereizgarri bihurtzeko aukera.

