SPRI
Eusko Jaurlaritzak SPRI sortu zuen 1981ean euskal enpresa sareari babesa eta zerbitzuak eskaintzeko. SPRI elkarte talde baten buru da eta talde horrek erantzuten die enpresa-proiektu batek behar dituen behar guztiei; hasi norbaiten buruan sortzen denetik eta ezartzen den arte behar dituen guztiei, hain zuzen ere.
Gainera, SPRIk gure ETEak Informazioaren Teknologietan sartzeko eta sarrera hori errazagoa izateko tresnak ditu, baita nazioarteko proiektuekin kanpora irteteko, sektore bakoitzaren behar berezietara egokitutako enpresa-inguruetan kokatzeko eta proiektu berritzaileak eta estrategikoak kapital arriskuko fondoekin finantzatzeko tresnak ere.
Miramon enpresa digitala
2001ean sortu zen Gipuzkoako ETEak iraultza teknologikoan sartzeko eta iraultza horretan sortzen diren negoziorako eredu berrien onurak izan ditzaten. Testuinguru honetan MIRAMON ENPRESA DIGITALAren xedea da Gipuzkoako ETEak egokitzeko behar den prozesura gerturatzea, prozesu hori erraztea eta prozesuan lagun egitea. Teknologia berriekin lehiakortasuna hobetu, salmentak hazi, gastuak murriztu, produktuak merkatu berrietan sartu edo bezeroak hobeto ezagutu ditzaketela ikus dezaten.