Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritzak SPRI sortu zuen 1981ean euskal enpresa sareari babesa eta zerbitzuak eskaintzeko. SPRI elkarte talde baten buru da eta talde horrek erantzuten die enpresa-proiektu batek behar dituen behar guztiei; hasi norbaiten buruan sortzen denetik eta ezartzen den arte behar dituen guztiei, hain zuzen ere.

Gainera, SPRIk gure ETEak Informazioaren Teknologietan sartzeko eta sarrera hori errazagoa izateko tresnak ditu, baita nazioarteko proiektuekin kanpora irteteko, sektore bakoitzaren behar berezietara egokitutako enpresa-inguruetan kokatzeko eta proiektu berritzaileak eta estrategikoak kapital arriskuko fondoekin finantzatzeko tresnak ere.