Industria-produktibitatea ez dago ulertzerik gizakiaren eta makinen arteko lankidetza gabe. 4.0 industriaren estrategiaren barruan, bilakaerarik handieneko arloetako bat industria-robotika da. Robotika horri esker, lan errepikakor eta arriskutsuak automatizatu eta saihestu egiten dira, pertsonek balio eta sormen handiagoko lanak egin ditzaten.
Gero eta zorrotzagoa den egungo merkatuan, bizkor erantzun behar zaie eskaerei. Horretarako, gure enpresen produktibitatea, efizientzia, kalitatea, lehiakortasuna, malgutasuna, kostuen aurrezpena eta fidagarritasuna hobetzea ahalbidetzen duten teknologiak eta funtzionalitateak eskaintzen ditu robotikak.
Jardunaldi honetan, sektoreko adituen eskutik (hornitzaileak, ikerketa-zentroak eta unibertsitatea), industria-robotikaren egungo egoera eta erronkak aztertu eta landuko ditugu, eta teknologia hori zure enpresan aplikatzeko modua ezagutuko duzu.
2018 urriak 24
9:20 - 9:30 Hasiera
9:30 - 10:05 Industria-robotika: Unibertsitateko ikuspegia
Jorge Juan Gil Nobajas (Sistemen Ingeniaritza eta Automatikako irakasle titularra, TECNUN)
10:05 - 10:40 Robotika Osasunean: iritsiko al gara Robot doktorearekin egoteko ordua eskatzera?
Álvaro Bertelsen (Ikertzaile seniorra, VICOMTECH)
10:40 - 11:15 Robotika eta Adimen Artifiziala: mitoak eta errealitateak
Loreto Susperregi (Robotika koordinatzailea, IK4-Tekniker)
11:15 - 11:45 * Atsedenaldia, kafea
11:45 - 12:20 Robotika malguak fabrikazioan dituen aplikazioak
Héctor Herrero (Robotikako ikertzailea - Industria eta Garraio Dibisioa, TECNALIA)
12:20 - 12:55 Lankidetza-robotika: aplikazioak eta joerak
César Gonzalvo (Zuzendari komertziala, Iruña Tecnologías de Automatización)
12:55 - 13:30 Robotikaten etorkizuneko joerak
Fernando Sánchez (CEO, KUKA Iberia)

