"Smart building" edo eraikin adimenduna teknologia aurreratuak erabiltzen dituen egitura mota bat da, funtzionamendua eta eraginkortasuna kontrolatzeko eta optimizatzeko. Erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna maximizatzeko diseinatuta egon ohi dira, eta, aldi berean, kostu operatiboak eta ingurumen-inpaktua murrizten dituzte.
Smart building-etan erabiltzen diren teknologia ohikoenetako batzuk honako hauek dira:
Sentsoreak eta automatizazio-sistemak: sentsoreek datuak biltzen dituzte (tenperatura, hezetasuna, argiztapena, airearen kalitatea, etab.), berokuntza, aireztapen eta aire girotuko sistemak (HVAC), argiztapena eta erosotasun-baldintza egokiei eusteko beste sistema batzuk automatikoki doitzeko erabiltzen direnak.
Energia kudeatzeko sistemak: energia-kontsumoa gainbegiratzeaz arduratzen dira eta erabilera optimizatzea ahalbidetzen dute. Eguzki-panelak, energia biltegiratzeko bateriak eta energia monitorizatzeko sistemak izan ditzakete.
Komunikazio-sareak: datuak denbora errealean transmititzeko aukera ematen dute eraikineko sistemen eta gailuen artean.
Datuak kudeatzeko plataformak: datuak biltzea, biltegiratzea, aztertzea eta bistaratzea ahalbidetzen dute. Sistema horiek datu-baseak izan ditzakete hodeian, Big Data eta IA aztertzeko sistemak eta datuak bistaratzeko aplikazioak.
Jardunaldi honetan, teknologia horiek eraikin batean ezartzeko kontuan hartu beharreko eraikin egoera, joerak eta alderdiak aztertuko dira, baita eta arrakasta kasu batzuk ere.
9:00 - 9:10 Irekiera
Leyre Madariaga (Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria - Eusko Jaurlaritza).
Iñaki Suárez (Eraldaketa Digitala arloko zuzendaria - SPRI Taldea).
9:10 - 9:15 Irekiera
Javier Zubia (Gipuzkoako Bazkundeko Zuzendari Nagusia).
9:15 - 9:40 Smart design: teknologia-dosi adimentsu baterantz
Xabier Barrutieta Basurko (Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoko arkitektoa).
Aurkezpena Ikusi
Aurkezpena PDF formatuan
9:40 - 10:05 Eraikinaren biki digitala, diseinutik eraikin adimendunaren eragiketara
Jose Manuel Olaizola Martija (Tecnalia Research & Innovation-eko Eraikuntzaren Digitalizazio eta Automatizazio plataformako arduraduna).
Aurkezpena Ikusi
Aurkezpena PDF formatuan
10:05 - 10:30 Kudeaketa adimendunerako segurtasun integraleko plataformak
Javier Olarte Pinedo (DORLETeko Iparraldeko Zonako Merkataritzaburua).
Aurkezpena Ikusi
Aurkezpena PDF formatuan
10:30 - 10:55 Eraikin adimendunen segurtasuna eta eragiketak digitalizatzea, sarbideak kontrolatuz
Iñigo Unanue Tellería (SALTO Systemseko Global Residential Lead).
Aurkezpena Ikusi
Aurkezpena PDF formatuan
10:55 - 11:15 Kafea / Atsedena
11:15 - 11:40 Sarbide biometrikoak, zure eraikinaren eta negozioaren eraginkortasuna hobetzen duen soluzio adimenduna
Pablo Barragán (Business Development Manager de Veridas).
Aurkezpena Ikusi
Aurkezpena PDF formatuan
11:40 - 12:05 Eraikin adimendunak JASANGARRI bihurtuz
Xabier Flores Larrea (Elektrako Eraikinen Automatizazio Saileko arduraduna).
Aurkezpena Ikusi
Aurkezpena PDF formatuan
12:05 - 12:30 BIKIA: Biki Digitala, euskal alokairu publikoa modu eraginkorragoan kudeatzeko
Karlos Orbea Ascaso (Alokabideko Berrikuntza, Proiektu eta Birgaitze arduraduna).
Aurkezpena Ikusi
Aurkezpena PDF formatuan
12:30 - 12:55 Mantentze-lanen kudeaketa adimenduna
Alberto Llorente Rodriguez (Ondoan Servicios S.A.U.ko Ondoan Servicios enpresako zuzendaria).
Aurkezpena Ikusi
Aurkezpena PDF formatuan
12:55 - 13:00 Amaiera

