Adimen artifizial sortzailea enpresa-eremua sakonki eraldatzen ari da, erronka konplexuei aurre egiteko, prozesuak optimizatzeko eta berrikuntza sustatzeko tresna berriak eskainiz. Baina, zer esan nahi du horrek enpresentzat?
Teknologia aurreratu honi esker, zeregin errepikakorrak automatizatu daitezke, produktuak eta zerbitzuak eskala handian pertsonalizatu daitezke, eta irtenbide sortzaileak diseinatu, merkatuaren eskaera aldakorrei erantzuteko. Edukiak sortzetik hasi eta prototipo eta analisi prediktiboak garatzeraino, enpresek balioa sortzeko modua birdefinitzen ari da AA sortzailea.
Gainera, datu-bolumen handiak aztertzeko eta ideia berritzaileak sortzeko duen gaitasunak aukera berriak ematen ditu erabaki estrategikoak hobeto hartzeko, joerak aurreratzeko eta bezeroei esperientzia pertsonalizatuak eskaintzeko. Bere eragina sektore guztietako enpresetan ikus daiteke, AA sortzailea hartzen ari baitira abangoardian mantentzeko. Imajinatzen duzu nola eralda lezakeen zurea?
Jardunaldi honetan, adimen artifizial sortzailea enpresa-prozesuetan nola txerta daitekeen, haren aplikazio garrantzitsuenak eta erakundeen lehiakortasunari eta iraunkortasunari ekar diezazkiokeen onurak aztertuko ditugu. Teknologia hau enpresa munduaren etorkizuna nola konfiguratzen ari den eta bere ezarpenak bere negozioaren desberdintasuna nola markatu dezakeen deskubritzeko aukera bat izango da.
Zatoz tresna iraultzaile honen oraina eta etorkizuna ezagutzera, eta nola marka dezakeen aldea zure negozioan.
9:00 - 9:15 Irekiera
Pablo Martinez, Coordinador de Miramon Enpresa Digitala
9:15 - 9:45 AA sortzailea nola ari de enpresak eraldatzen
Imanol Terán, digitalizazio-prozesuetako aholkularia eta teknologia berrien prestatzailea. Aurkezpenaren bideoa.
9:45 - 10:15 AA eta eraldaketa digitala: kasu praktikoak eta adopzio-gakoak
Aritz Galdos eta Ivan Alvarez, LKS Next-eko aholkulari teknologikoa etaberrikuntza arduradura. Aurkezpenaren bideoa.
10:15 - 10:45 Nola sustatu negozioak AAren bidez
Unai Martínez de Lizarduy, Skootik-eko CEOa. Aurkezpenaren bideoa.
10:45 - 11:15 Café / Descanso
11:15 - 11:45 Zaintza, datuak, segurtasuna eta AA
Eneko Arza Landaluce, Inngumako CEOa. Aurkezpenaren bideoa.
11:45 - 12:15 AA sortzailea enpresa-eremuan
César García San Martin, KAM Energy & Computer Vision LIS Data Solutions-en. Aurkezpenaren bideoa.
12:15 - 12:45 Gizakia ardatz duen Adimen Artifizial Sortzailea
Irati Rodriguez, Estrategia arduraduna Hupin. Aurkezpenaren bideoa.
12:45 - 13:00 Clausura

